Bueltan da Eibarko sagardo eguna, aurten Eta Kitto Jaia izenpean
Euskara elkarteak bere marka aldizkaritik haratago eramateko eta euskaran arreta jartzeko ospakizun honen izena aldatzea erabaki du

Bueltan da Eibarko sagardo eguna, aurten Eta Kitto Jaia izenpean
19:36
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
Lehen sagardo eguna eta orain Eta Kitto Jaia baina giro eder berean euskara elkarteak bere eguna ospatuko du datorren larunbatean. Bere helburua sagardoa dastatuz euskara sustatzea da. Horretarako 5 sagardotegitako 2.000 botila baino gehiago prest dituzte eta baita 150kg txorizo, 20kg gazta eta 300 ogi zati ere.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da Zaloa Urain abeslari eta irakasle euskaltzaleari omenaldi eginez eta jarraian txotx egingo da. 14:30ak arte luzatuko da goiza bertsoz, musikaz eta jaiaz beteta. Arratsaldez, festari ekingo zaio 19:30etatik sagardoa agortu arte. Parte hartuko duten 5 sagardotegiak honako hauek izango dira: Bereziartua, Lizagasar, Zabala, Saizar eta Oyarbide-Zabalegui. Tiketak 10 euroz salduko dira eta honen truke edalontzia, zapia eta pintxoa emango zaio erosleari. Gainera pintxoa soilik nahi duenarentzako tiketak egongo dira.
29.edizio honetan asteburu bat luxuzko hotel batean igarotzea zozketatuko da tiket salmenta tokian eta beste urte batzuetqan egin den bezala, argazki lehiaketa egingo da. Aurten berritasunako ere izango dira, adibidez, Patxangoi elektrotxarangak girotuko du iluntzea. Horrez gain, egun osoan photocolla egongo da.
Sagardo botila pertsonalizatuta
Lizagasar sagardotegiak 384 botila ekarriko ditu Eibarrera jaiarako baina berezitasun batekin: etiketa berezia izango dute hauek Eta kittoren omenez.