Txindurri dantza taldeak kide ohiak bilduko ditu bere 50. urteurrena ospatzeko
Ekainaren 6tik 8ra arte musikaz eta dantzaz beteko ditu Ermuko kaleak hainbat ekintza antolatuz

Julen Rubio (Txindurri): "Ikusi dugu Ermuko jaietan gure izena egotea garrantzitsua dela jendea gu ezagutzeko"
17:57
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
Ermua
Ermuko euskal dantza taldeak, Txindurrik, 50 urte beteko ditu urten. Hori dela eta, Ekainaren 6, 7 eta 8 egunetan urteurrena ospatuko dute kide ohiak bilduz, eta, noski, dantzatuz.
Egitarau eta haien historiari buruz hitz egiteko ‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan izan da Julen Rubio irakaslea. Asteburu osoa antolatu dute, izan duten ibilbidearen omenez. Ostiralean Patxangoi elektrotxaranga izango dute; eta larunbatean Iruñeko erraldoiak, Kukai Dantza, erromeria eta DJ-ak.
Halere, Rubiorentzat egun garrantzitsuena eta politena igandea izango da: ”Gazteak, irakasleak eta beteranoak deitzen dugunak plazan batuko gara eta dantza egingo dugu, guretzat garrantzitsuena da; nire irakasleekin, ikasleekin eta hacen gurasoekin dantza egingo baitut”.

Julen Rubio, Txindurriko kidea, Radio Eibarren

Julen Rubio, Txindurriko kidea, Radio Eibarren
Txindurriaren historiari dagokionez, frankismoaren azken garaian sortu zen Txinudrri. “1975ean Ermuan zeuden hainbat talde bildu ziren Txindurri sortzeko”, azaltzen du. Hasierako zailtasunen artean lokal bat aurkitzea zegoen, baina Anaitasuna Ikastola haien etxe bilakatu zen.
Handik aurrera urtero 130 ikasle inguru izan dituzte taldean, baina 2020tik hona kopuru hori jaitsi da. “Pandemiak kalte egin zigun, orain 80 kide gara gutxi gorabehera, egoera ez da larria, baina nik bizi izan ditudan momentu txarrenetariko bat izan da”.
Jendea erakartzeko ekimen batzuk jarri dituzte martxan, esaterako, dantza-tailerrak jaietan plazara dantza egitera irteteko. “Batez ere emakumeak hurbiltzen dira, badakigu gizonei kostatzen zaiela dantza egitea, gurean ere gertatzen baita”, aitortzen du.
Tradizioei eustea
Horiekin batera, inauterietan, San Martinetan, Santixauetan edo beste jaie batzuetan dantzatzen dute, uste baitute horrela jendearengana hurbiltzen direla: “Ikusi dugu Ermuko jaietan gure izena egotea garrantzitsua dela jendea gu ezagutzeko".