Ocio y cultura

Topalekuak, Eduardo Chillidaren inspirazioaren hausnarketa

Urtarrilak 6ra arte bisitatu daiteke Tabakalerako erakusketa aretoan

Erakusketa honek Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egin asmo du / Tabakalera

Erakusketa honek Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egin asmo du

Donostia

Topalekuak Tabakalerak Eduardo Chillida euskal eskultorearen mendeurrenaren ospakizunei egiten dien ekarria da. Eduardo Chillidaren obraren funtsezko gaien inguruan ikuspegi berriak esploratzeko asmoz sortua da, egungo praktika artistikotik abiatuta. Belaunaldi bakoitzak klasikoak bereganatu ohi ditu bere begiradaren bidez. Hala, egungo artisten inspirazio iturri diren Chillidaren obraren alderdiak deskubritzea haren lanari zuzendutako ikuspegi berriak ezagutzeko modu bat da. Bere helburua testuinguru bat sortzea da, honako honen inguruan hausnartzeko: intuizioaren inguruan, bilaketa lanerako elementutzat hartuta, tokiarekiko loturaren inguruan, eta beste ezagutza modu sentikor eta sentsorialago batzuen inguruan, lan-metodologiatzat hartuta. Proiektu honetan Chillidaren obra eta idatziak abiapuntu bihurtzen dira elkarrizketarako, hausnarketa zabalagoei bide emateko “mundua sortzeko” moduaren inguruan.

Ideiekin "topaketak"

Erakusketa honen izenburuak esanahi bikoitza du: alde batetik, 1964 eta 1974 artean sortutako Topalekua seriari egiten dio aipamen, hormigoizko eraikuntza eseki handiei, alegia. Horietan, uraren mugimenduaren inguruan jardun zuen hausnarketan Chillidak, latsarri zaharren arkitekturatik abiatuta. Eta, aldi berean, intuizioa ziurtasun bilakatzen den uneari egiten dio aipamen, Chillidak berak honela definitua: ideiekin “topaketak”.

Topalekuak erakusketako lanak ez dira ondare baten erakusgarri soilak; horren ordez, galderak egiten dituzte, espazioak sortzen dituzte, eta adi entzuten diote unibertsoari, inguratzen dituzten munduarekin konexioan beste erantzun posible batzuk imajinatuz.

Soledad Gutiérrez komisarioak leku eta diziplina desberdinetako artistak gonbidatu ditu Eduardo Chillidaren artelanetan eta idatzietan murgiltzera eta, haietan inspiratuta, sorkuntza berriak gauzatzera, Chillidaren legatuarekin elkarrizketa bat ezartzeko. Sorkuntza berri horien bitartez, Chillidaren obraren elementu askoren indar gero eta handiagoa nabarmentzen da, besteak beste intuizioa, artistak lan-metodologia eta ezagutza-modu gisa defendatzen zuena, tokiarekiko lotura, eta arteaz zuen ikuspegi holistikoa. Gai horiek guztiak gaur-gaurkoak dira egungo artistentzat.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00