Ocio y cultura
Gabonetako Izarra

Ikasleek euskara bere egitea nahi dugu

45. urteurrena Udaberria euskaltegian

Udaberria Euskaltegia / Udaberria Euskaltegia

Udaberria Euskaltegia

Vitoria

 Aurten 45 urte bete ditugu Udaberria euskaltegian. Denbora luzea daramagu Gasteizko helduen, gazteen eta umeen euskalduntze ibilbidean. Halaber, ezin dugu ahaztu Urduñako lan eta jarduna, 25 urtekoa. Garai berriek hainbat aldaketa ekarri dizkigute, baina funtsean izan garena izaten jarraitzen dugu, hots, ikasleek bere xedea ahalik eta erosoen lor dezaten egiten dugu lan, erronka berriei aurre eginez, etengabe.

“45 urtez Gasteiz euskalduntzen”

Hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabideak erabiliz, alderdi komunikatiboa eta erabilera ditugu helburu; alegia, ikasleak euskara eta euskal kultura ikasteaz gain, bere egitea nahi dugu, betiere erabilera jomuga (kanpo-ekintzak, barnetegiak, irakurketa irekia, lehiaketak…). Azken batean, erabiltzaileen beharretara hurbildu eta ingurune soziokulturala hartzen dugu aintzat.

Udaberria Euskaltegiko ikasleak

Udaberria Euskaltegiko ikasleak / Udaberria Euskaltegia

Udaberria Euskaltegiko ikasleak

Udaberria Euskaltegiko ikasleak / Udaberria Euskaltegia

“Hizkuntzaren alderdi komunikatiboa dugu azken helburu”

 Bestalde, ikaslearen autonomia lehentasunezko xedea dugu euskaltegian. Hori dela-eta, irakasle eta ikasleen jardun mota ezberdinak baliatzen ditugu berau bultzatzeko. Ikasleak ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboak bihurtzen dira, ikasteko moduak oinarri pedagogiko eta tresnak modu egokian eskaini ahala

Udaberria Euskaltegia 2

Udaberria Euskaltegia 2 / Udaberria Euskaltegia

Udaberria Euskaltegia 2

Udaberria Euskaltegia 2 / Udaberria Euskaltegia

Eta, horrez gain, ikasleen sormen-trebeziak eta gaitasun logiko-arrazionalak sustatzen ditugu, baita ikaskuntza-irakaskuntza estrategiak ere. Gaitasun horien artean, azpimarratzekoa dugu digitala. Denok dakigunez, gaur egungo ikasleek euren bizitzako esparru askotan erabiltzen dituzte IKTak (informazio eta komunikazio teknologiak). Gure euskaltegiaren jarduera testuinguru horretara moldatu egin da, aspalditik. Horren erakusle dugu on lineko eskaintza zabala .

“Ikasleen beharretara egokitutako ikaskuntza”

 Esan beharra dago ez dagoela ikasle-profil jakin bat gurean; izan ere, Administrazio publikoko langileek (Udalekoak, Arabako Aldundikoak, Eusko Jaurlaritzakoak, Osakidetzakoak…), zenbait ikastetxetako ikasleek, ume eta gazteek, eta, nola ez, guraso eta aitona-amamen taldeek osatzen dute gure irakas-ikaskuntzaren komunitatea.

Udaberria Euskaltegia 3

Udaberria Euskaltegia 3 / Udaberria Euskaltegia

Udaberria Euskaltegia 3

Udaberria Euskaltegia 3 / Udaberria Euskaltegia

Beraz, jatorri eta adin guztietako ikasleak datoz euskaltegira. Aniztasuna eta ugaritasun horri erantzuteko, maila guztietako eskolak ematen ditugu: A1etik C2ra. Esan bezala, ikasleen beharretara egokitutako ikaskuntza helburu izanda, aurrez aurreko eskolek zein on linekoak, ikastaro homologatuak zein berariazkoak, idazmena eta mintzamena lantzeko, kasu, ahalik eta aukera zabalena eskaintzen ahalegintzen gara.

“Aurrez aurreko eta on lineko eskaintza zabala”

Udaberria euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da eta Batuz Euskaltegi Homologatuen Elkarteko partaidea.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00