Sociedad | Actualidad

Orain "Itzultzailea.eus"-ek "Elia" izena du

Izena, mugikorretarako aplikazioa eta webgunea berritu eta itzulpenak lau aldiz azkartu ditu

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa / Elhuyar

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa

Bilbao

Elhuyarren itzultzaile automatikoak prestakuntzak berritu ditu. Elia (Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa) izendatu eta itxura ere aldatu du. Gainera, ikerketan lortutako emaitza onenak gizartearen eskura jarri ditu, eta geroz eta azkarrago egiten ditu itzulpenak; hala, orain dela urtebete baino 4 aldiz azkarrago itzultzen ditu dokumentu formatudunak. Elia garatzeko, teknologiarik berritzaileenak baliatu dituzte Elhuyarreko ingeniariek; besteak beste, adimen artifiziala eta sare neuronalak. Erosoa eta erabilerraza da oso, eta malgua, hala nahi duten bezeroei beren beharren araberako zerbitzu aurreratuak eman ahal izateko.

Dokumentu osoen itzulpena

Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzaileak dioenez, "teknologia eguneratu dugu eta elia.eus webgunean jarri dugu guztion eskura. Erabiltzaileek kalitateko itzulpen automatikoak  egiteko aukera izango dute eta oso azkar gainera".

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa / Elhuyar

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa

Elia, Elhuyarren Itzultzaile Automatikoa / Elhuyar

Eliaren bidez, testu soilaz gain, dokumentu formatudunak osorik itzul daitezke segundo gutxian, eta sistema edonon txerta daiteke, REST APIaren bidez: itzultzaile profesionalen tresnetan (Wordfast, SDL Trados Studio...), erabiltzailearen webgune eta CMSetan, erakundeen autentifikazio-sisteman (Single Sign On bidez)… Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia du beraz, Eliak, eta iaz itzultzailea.eus-ek erakutsi zituen datuak hobetzea izango du helburu: 1.776.767 bisita eta 12.180.660 itzulpen-eskaera. Guztira, 287.949.688 hitz itzuli zituen; % 58 gaztelaniatik euskarara, % 17 euskaratik gaztelaniara, % 8 gaztelaniatik katalanera, % 8 gaztelaniatik galegora, eta % 9 beste hizkuntza-bikoteen arteko itzulpenak izan ziren.

Aurrerantzean, Elhuyarren itzultzailea elia.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorrera deskargatuta (Android nahiz iOS sistemetarako bertsioak daude doan deskargatzeko prest). Bai webgunean eta bai aplikazioan, sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egin daitezke: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horretarako, aski da testua dagokion tokian idaztea, emaitza zer hizkuntzatan nahi dugun aukeratzea eta “Itzuli” botoia sakatzea. Mugikorreko aplikazioaren kasuan, gainera, ez dugu testua aplikazioan bertan idatzi beharrik. Edozer irakurtzen ari garela, testua aukeratu, kopiatzeko botoia sakatu, eta Elia agertuko zaigu aukeretan. Haren gainean klik eginda, zuzenean eramango gaitu berak aplikaziora, eta dagokion testu-kutxan idatzita agertuko da kopiatu dugun testua.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00