"Euskaraldia", non gogoa, han zangoa
Abenduaren 4ra arte, belarriprest edo ahobizi bihurtuz euskara sustatzea da bigarren edizioaren helburua
Hemen da Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Helburua "herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea" da.

Aurten, taldean parte hartzeko aukera dago / Euskaraldia

Aurten, taldean parte hartzeko aukera dago / Euskaraldia
Abenduaren 4ra arte Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan lelopean Euskaraldia gizartearen gune guztietara zabaldu nahi da. Hamabost egunez, milaka ahobizi eta belarriprestek gogoa dela normalizazioaren lehenengo urratsa adierazi nahi dute.
Aurten ere norbanako bezala parte hartzeko aukera dago:
- Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dugu uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut. Euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elabidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.
- Belarriprest: Lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, bainan euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.
Aurten, taldean parte hartzeko aukera izango da. Ariguneen bidez gorpuzten da, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneetan, eta gune horiek txoko guztietan topa ahal ditugu.
Ttakun, euskararen hazia
Ttakun Kultur Elkarteak 30 urte daramatza euskararen normalizazioaren alde lan egiten. Hor jaio zen Euskaraldia. Elkarteak hianbat programa eta ekintza bultzaten ditu. Ardatz nagusia giza baliabideetan oinarritua dago: ia 500 bazkide, hainbat begirale, kolaboratzaile...
Lagun-sare handi baten esta langile finko batzuen artean sorturiko ekitasmoa da Ttakun Elkartea. Lasarte-Orian jaio zen arren, Euskal Herri osora iritsi da bere lan itzela. Mari Karmen Ormazabal elkarteko lehendakariak dioenez "azken urteetan, euskaraz dakitenen kopurua igo bada ere, erabilera ez da maila berean igo". Helburuak argi daude: euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea.