Ana Beltza
Unai Gracia Eizaguirre
RADIOCUENTOS DEL ALFABETO | Ana Beltza
00:44
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/20190626132051657/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Bilbao
Gaurkoan ere ez da hiren berririk. Ez dakin zenbat ilargik entzun dituzten hiri zuzendutako erreguak. Ezin dun imajinatu zenbat bide abiatu ditudan hire arrastoaren bila. Non hago, Ana Beltza? Noren erresuman ari haiz makurtzen? Ana Beltza, Ana Beltza… Hire agurrak garesti saltzen hituen, itzal bakar bat utzi gabe alde egin huela. Esku hutsik joan hintzen, bai, baina oraindik sumatzen diagu hire lurrina haizean. Begirada hustua, ilea beti motots tentean hartuta,kokots zorrotza, mihi zatibitua. Tren batean sartu hindutela diote batzuek. Orain burusoila etazuria haizela diote besteek. Ana Beltza, Ana Beltza… Zein zeru hari haiz oraingoan zoro bihurtzen?