Gente | Ocio y cultura
ITZULPENA

Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpen sistemarik onena eskura dauka euskal gizarteak

Tresna azkarra eta erabilerraza da, euskara zabaltzeko aukera emanez

Traduzio baten adibide zehatza. / MODELA

Traduzio baten adibide zehatza.

San Sebastián

Gaur goizean itzulpen automatikoko sistemarik onena izan daitekeen tresna sortu da. Aplikazio honek ez ditu hitzak edo esaldiak bakarrik itzultzen, testu konpletuak itzultzeko ere gai da. Euskal Herriko lau enpresen elkarlanen emaitza da MODELA tresna, eta bi hizkuntzen arteko itzulpen ia perfektoa egin dezake. Horretarako, adimen artifizialarekin eta sare neuronaletan garatutako sistemak erabiltzen ditu.

“Sistema hauek egiten dutena da, dituen adibide guztietatik sarrerako testua hartu, eta adibide bakoitzeko funtzio batzuk lotu elkarrekin helburuko testua lortzeko. Horrela, funtzio multzo bat sortzen da non adibide berri bat datorrenean, funtzio horiek aplikatuta helburuko testua lortzeko gai dena”, azpimarratzen zuen Itziar Castrok, Elhuyar Hizkuntza Teknologien arduraduna.

Horrela, euskaraz bizi nahi duten persona eta erakundeetan ere eragin handia izango du, itzulpen kalitateari esker, eguneroko komunikazioa euskara hutsean bideratu ahal izango da, aurrerapaso handi bat izanik. Informazio gehiago www.modela.eus helbidean eskuratu daiteke.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00