Hora 14 IrunHora 14 Irun
Actualidad
POLÍTICA MUNICIPAL

Sinbologia frankista oraindik Irunen

Bilduk datorren asteazkeneko osoko bilkurara mozio bat eramango du 2015eko azaroaren 20rako, udalbatzak, gisa honetako sinbologia guztia kenduta egoteko konpromisoa har dezan

Irun

Azaroak 20 honetan, Espainian eta ondorioz Euskal Herrian ia 40 urtez egondako diktaduraren burua hil zen egun honetan, Irunen oraindik atari batzuetan dauden plakak kendu gabe daudela adierazi nahi du Bilduk.

Iaz, Bilduk, erregistroan, zenbait batzordeetan eta komunikabideen bidez hainbat eskaera egin zituen.

Irungo kaleetan zeuden izen batzuk kentzea lortu zuten, nahiz eta oraindik baten bat geratzen den, Mourlane Michelenarena kasu.

Horretaz gain, Irungo kaleetako etxe atarietan oraindik ere garai hartako plakak aurkitzen dira, etxebizitza ministerioak jarritakoak. Horiek erretiratzeko eskaera egin zuten iaz eta aurten urriko osoko bilkuran zerbait aurreratu den galdetu zuten. Urte bete pasa da eta erantzuna iazko berdina izan dela salatu dute, pribatuekin hitz egin behar dela eta horrek lana dakarrela.

Udala gobernatzen duen alderdi sozialistari gai honi heldu diezaion eskatu nahi diote, memoria historikoaren legeak, eusko jaurlaritzak egindako dokumentuak, herri eragile eta herritarrek eskatutakoari erantzuna emateko. Egin ditzala egin beharreko tramiteak eta beste askotan legeak behartzen diena betetzen duten moduan oraingo honetan ere egin dezatela.

Horregatik, asteazkeneko osoko bilkuran mozioa bat aurkeztuko dute, urte batean buruan, 2015eko azaroaren 20rako, udalbatzak, gisa honetako sinbologia guztia kenduta egoteko konpromisoa har dezan.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00